Uztailak 24 – Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi dute

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko uzt. 26a, 10:29

Errenterian (Gipuzkoa) jokatu zen 16 urtetik gorako dantzarien txapelketa irabazi zuen Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako bikote azpeitiarrak.
Uztailaren 24an, astelehenean, Errenterian (Gipuzkoa) bi dantza suelto txapelketa jokatu ziren, eta bietan hamarna bikotek parte hartu zuten, eta dantzari azpeitiarrak izan ziren txapeldunak. Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek. Bikoteak txapela, zapia, 350 euro eta Antton Mendizabalen egindako tailla irabazi zituzten sari gisa.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide