Atzo, astelehena, Errenterian (Gipuzkoa) bi dantza suelto txapelketa jokatu ziren, eta bietan hamarna bikotek parte hartu zuten, eta dantzari azpeitiarrak izan ziren txapeldunak. Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek. Bikoteak txapela, zapia, 350 euro eta Antton Mendizabalen egindako tailla irabazi zituzten sari gisa.