Bizkargi eskolako ikasleen flauta eta klarinete entzunaldia bihar, Elkargunean

18:30ean hasiko da bihar, ostirala. Bizkargi musika eskolako flauta eta klarinete ikasleen entzunaldia, Elkarguneko Oteiza aretoan.

Bihar, ostirala, Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleek musika entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan. Oraingoan, flauta eta klarinete ikasleen musika saioa izango da, 18:30ean.

Ikasturte honetako hirugarren hiruhilekoan egiten ari diren jardueren artean antolatu du musika eskolak biharko entzunaldia ere. Musikazale guztiak gonbidatu nahi ditu eskolak ekitaldi honetara.

Ikusi egitaraua, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide