II. Azkoittiko TRIKITI EGUNE – maiatzaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2023ko mai. 11a, 16:51

Azkoittiko II.Trikiti Egune gerturatzen ari da. Joan zen urtean 1. edizioa antolatu zen trikitilari gazteen eskaerari erantzunez. Aurten II. edizioan Trikitilari gazte, heldu, ikasle eta irakasleen topagunea festa giroan izatea espero dute. Egun osoko egitaraua antolatu dute Triki Girok eta Udalak, Azkoittiko Tabernaixek laguntzaile direlarik.

Egitarauari dagokionez, larunbatean, hilaren 27an, goizeko 11:30ean elkartuko dira San Martingo erloju azpiko Mikologia elkartean. Herrira jaitsiko dira eta Julio Urkixo hiribidetik plazara joango dira, argazki erraldoi batekin amaituz kalejira.

Ondoren, 15:00etan plazan bazkaria egingo dute. Helduentzako 25€ko txartelak salgai egongo dira: Dean, Koxka, eta Latz tabernetan. 15 urtetik beherakoak, 15€ko txartela erosi beharko dute. Erosteko azken eguna: maiatzak 20.

Arratsaldean erromeria egongo da. Parte hartzen duten trikitilariak igoko dira oholtzara eta arituko dira 18:00etatik 22:00etara.

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide