Maiatzaren 1ean, Estibalizko Andre Mariaren jaiegunaren barruan, jokatu zuten Gasteizen Arabako XXX. Dantza Suelto Txapelketa, eta Bizkargi dantza eskolako Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek jantzi zituzten zapia eta txapela. Horrenbestez, bigarrenez irabazi dute Bastidak eta Uzkudunek Arabako txapelketa, 2021ean ere haientzat izan baitzen garaipena.
Hamar bikote lehiatu ziren txapelketan, eta horietatik bi izan ziren Bizkargi eskolakoak; txapeldunez gain, Gasteizen oholtzara igo ziren Nora Aizpuru eta Iker Zabala ere. Haiek ere lan ona egin zuten.