Bizkargi musika eta Dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen XXII. Taldez-taldeko azken emanaldia izango du datorren igandean (martxoak 26) eguerdiko 12:30etan Kontzejupean. Aldez aurretik, kalejira txiki batekin hasiko dira kaleak girotzen. Kontzertu honetan, Herriko Musika Banda eta “BIZKARGI” Banda Gaztea, banaka zein biak elkarlanean entzuteko aukera izango dugu. Zuzendaritza lanetan, Carlos Muñoz. Hona hemen egitaraua: