Musika tresna ezberdinen aurkezpen saioak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dituzte familia ezberdinetako musika tresnak.Interesa duen guztieentzako saioak izango dira. Ekintza hauen hasiera, gaur arratsaldeko 17:15etan izango da, Saxofoia eta Gitarra aurkezturik.
Hauek dira hurrengoan egingo diren aurkezpenak:
Perkusiozko instrumentuak, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa eta Txistu.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea da. Antolaketari dagokionez, saio gehiengoak musika tailerretako klase ordutegietan barne erakutsiko dira. Hona hemen saioetako ordutegiak:

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide