Karnabalak 2023

Musika bandaren zapatuko kalejiran parte hartuko du Bizkargi eskolako gazte bandak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Musika bandak iaz egindako kalejirako irudietako bat. (Ane Olaizola)

Karnabalak gerturatzen ari dira, eta udaleko Kultura Sailak antolatu dituen ekintzen artean, kalejira egingo dute herriko musikariek larunbat eguerdian.

Karnabalak tarteko, larunbatean kalera aterako da Azkoitiko Musika Banda, baita Bizkargi eskolako gazte banda ere. 12:30ean, herriko musika bandako eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako gazteen bandako kideak elkartu, eta kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar Carlos Muñoz zuzendariaren gidaritzapean. Musika bandak karnabaletako abestiak eskainiko ditu kalerik kale.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide