Marea Urdinak eta Anaitasunak egitarau berezia antolatu dute otsailaren 11rako. Bertan, Musika Eskolako Trikitilari eta pandero-jole gazteak parte hartuko dute musikaz girotuz eguerdian kalejira alai batekin.
Hona hemen egitaraua:
Goizeko 11:00etan emango zaie hasiera jarduerei, Txerloian jokatuko den partidu inklusiboarekin. Real Sociedadeko Liga Genuine eta Anaitasuna izango dira futbol zelaian norgehiagoka. Liga Genuine adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga da. Ligaren filosofia da: Lehiatu baino, partekatu.
12:00etatik 13:30era, sentsibilizazio jolasak egingo dituzte Txerloian, Gazteria Zerbitzuaren eta Marea Urdinaren eskutik.
Ondoren, 12:30ean, kalejiraren ordua izango da. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako trikiti eta pandero taldea aterako da kaleak girotzera.
Egunari jarraipena emateko, nahi duenak Txerloiko tabernan bazkaria.
Arratsaldez, berriro, kirolak hartuko du nagusitasuna. Atsedenaldian zozketak ere egingo dira.
Bai goizeko partidu inklusiboa, bai arratsaldekoa, doan izango dira.
Egun horretan, herri barruko garraio publikoa, Urbanuek ibilbidea luzatuko du eta Txerloian bertan egingo du geldialdia.