Igandean, musika eskolako ikasleak bakarlari gisa aritu ziren Herriko Bandarekin

Joan zen igandeko Kontzertuan, Musika Eskolako ikasleak eta ikasle ohiak aukera izan zuten Udal Musika Bandak emandako Kontzertuan parte hartzeko bakarlari gisa. Etorkizuneko musikarien prestaketa lana agerikoa da, gazte horiek pixkanaka maila gainditzea lortzen ari dira. Musika Eskolaren eta Bandaren arteko lankidetza garrantzitsua da belaunaldien arteko beharrezko txandak ziurtatu ahal izateko.
Musika Eskola, betiko ilusioarekin lanean jarraituko dugu, gure ikasleek maila ona lor dezaten eta, batez ere, beren instrumentuaren bidez musikarekin goza dezaten.

Hauek dira igandeko kontzertuan parte hartutako gazteak:
Danel Korta – Bonbardinoa
Nikole Aranbarri – Flauta
Jon Agirrezabal – Saxofoia
Ane Epelde eta Eider Azpiazu (ikasle ohiak) – Tronboia
Manex Senperena eta Oier Aldazabal – Perkusioa
Zorionak guztioi!

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide