Gabonetako kantak eta abesti herrikoiak eskainiko ditu bihar Bizkargi eskolak Gaztanenea parkean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko abe. 22a, 08:31

Gaztanenea eraikinaren ondoko parkean abestuko dute eskolako kideek. (Alex Berasategi)

17:15ean hasiko dute Bizkargi eskolako kideek emanaldia. Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute saioan, eskolak han bertan banatuko baititu abestien eskuorriak.

Bihar, ostirala, Bizkargi musika eta dantza eskolako zenbait ikaslek abesti herrikoiak eta Gabonetako kantak abestuko dituzte, 17:15ean. Eskolak herritarrei guztiei gonbidapena zabaldu nahi die, hara hurbildu eta elkarrekin Gabon giroaz gozatzeko. Eskolak banatuko ditu abestien letrak jasotzen dituen paperak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide