Ostiralean, abenduak 16, Bizkargi musika eta dantza eskolako piano ikasleek lehen hiruhileko entzunaldia eskainiko dute Elkarguneko Oteiza aretoan. Emanaldia 18:30ean hasiko da, eta herritar orok izango du kontzertua ikustera joateko aukera.
Guztira, hamazazpi piano ikaslek eskainiko dute entzunaldia, eta banaka, beste horrenbeste abesti eskainiko dituzte. Besteak beste, Firefly Waltz, Hitzik gabeko kanta, Larunbateko boogia, Lau teilatu, Copper Penny Rag, Perfect, Sonatina den Do eta La disputa abestiak eskainiko dituzte jendaurrean.
Hona hemen egitaraua osorik.