Bizkargi eskolako kideek Azpeitiko Trikigiro jaialdian parte hartuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

2019ko Trikigiro jaialdiko irudi bat. (Ibon Errazu)

19:00etan hasiko da jaialdia trikitilari gazteen emanaldiarekin, eta han izango dira Bizkargi musika eskolako trikitilariak eta pandero jotzaileak.

Bihar, ostirala, Azpeitian ospatuko dute Trikigiro eguna. Aurtengoa, zazpigarren edizioa izango da, eta bertan parte hartuko dute Bizkargi musika eskolako trikitilariek eta pandero jotzaileek.

Hauxe da Trikigiro jaialdiaren egitaraua:

  • 19:00etan, trikitilari gazteen emanaldia Sanagustin kulturgunean.
  • 20:00etan, kalejira eta argazki erraldoia.
  • 21:00etan, afaria Sanagustin kulturgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide