Nora Aizpuru eta Iker Zabala 2. eta 3. saria Mungiako eta Bergarako Dantza Suelto Txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko ira. 26a, 23:25

Irailaren 11n, Mungiako Maruri-Jatabe auzoko jaietan ospatu zen 24. BIKOTE Helduen Dantza Suelto Txapelketan, Nora Aizpuru eta Iker Zabala bikoteak bigarren postua lortu zuen. Bost BIKOTE izan ziren lehian, Hiru Azpeitiako, Plentziako bat eta Bergarako beste bat, hain zuzen, Bergarako bikotea izan zen txapelduna. Bestalde,  irailaren 17an Bergaran ospatu zen Bikote Helduentzako 37. Dantza Suelto Txapelketan 3. postuan sailkatu ziren. Zorionak beroenak egindako lanagatik!

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide