Nora Aizpuru eta Iker Zabala txapeldunorde, Maruri-Jatabeko XXIV. Helduen Dantza Suelto Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2022ko ira. 12a, 11:57

Bikote azpeitiarrak bigarren postua eskuratu zuen Bizkaiko Maruri-Jatabe auzoan. Bergarako bikoteak eskuratu zuen txapela.

Bizkargi musika eta dantza eskolako Nora Aizpuru eta Iker Zabala dantzari azpeitiarrek bigarren postua lortu zuten Maruri-Jatabeko XXIV. Helduen Dantza Suelto Txapelketa. Guztira, bost bikotek parte hartu zuten lehian, Azpeitiko hiruk, eta Plentziako nahiz Bergarako banak. Hain zuzen, Bergarako bikotea izan zen txapelduna.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide