Laura Bastida eta Ekain Uzkudun Txapeldun Donostian

LAURA BASTIDA-EKAIN UZKUDUN TXAPELDUN DONOSTIAN.
Atzo, irailaren 4an, ospatu zen Donostiako Helduen Bikote Dantza Suelto Txapelketa, bertan 7 bikote izan genituen lehian, Lezo-Oiartzun-Bergara eta Azpeitiako herriak ordezkatuz.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bi bikotek parte hartu zuten txapelketan. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun izan ziren txapeldun eta NORA AIZPURU eta Iker ZABALAk osatutako bikotea 4.postuan sailkatu ziren.

Zorionak dantzari guztiei eskeinitako mailagatik!!

 

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide