Maiatzaren 8an, igandean, urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartuko dute, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean. Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldea eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu.