Datorren ostiralean, martxoak 25, Bizkargi musika eta dantza eskolako piano ikasleek bigarren hiruhileko bigarren entzunaldia eskainiko dute. 18:30ean izango da saioa, Elkarguneko Oteiza aretoan. Guztira 11 ikaslek parte hartuko dute entzunaldian, eta honako abestiak eskainiko dituzte: Xalbadorren heriotzean, Shalow, Osteguna, Sophisticated Rad, Balada para Adelina, Falling slowly, Solo en casa, Amelien balsa, A million dreams, Chihiroren bidaia eta Wake me up when September ends.
Hona hemen egitaraua osorik.