Euskal Herriko elkarteen eta boluntarioen lanari ikusgarritasuna eman nahi dio dantzaren bidez Elkar+ekin gara! ekimenak
Zer egingo dugu?
Gure komunitateak dantzan jarriko ditugu.
Zergatik?
Dantzan, elkarteen eta boluntarioen lana aitortzeko. Dantzan boluntarioak zaindu eta formatu behar ditugula aldarrikatzeko. Dantzan komunitateko ekintzetan herritarren parte hartzea sustatzeko.
Nola?
50-60 eskualdetan, 10.000 dantza taldeko kide, elkarte zein herritar dantzan jarriz.
Noiz?: Azkoitiaren kasuan martxoaren 20an eta eliz atarian Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak hainbat dantza egingo dituzte eta ekimen honetarako grabaketan parte hartuko dute.
Elkarrekin egingo dugu dantza?
IKASI GURE DANTZAK
Hiru dantza mota prestatu dituzte ekimen honetan parte hartzea nahi dutenentzat: Euskal dantza urratsekin, Mutxiko erara dantzatua eta Dantza Garaikidea. Koreografia hauetako bakoitzarekin bideo tutorialak ere egin dituzte, bideoa erreproduzitu eta dantzak ikasteko. Ikusi hemen bideoak: