Atzo, igandea, 43. Euskal Herriko dantza suelto txapelketa jokatu zuten Bergaran (Gipuzkoa). 11 bikote izan ziren lehian, tartean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Nora Aizpuru eta Iker Zabala. Bikotea bigarren postuan sailkatu zen. Ondoen jantzitako bikotearen saria ere lortu dute. Zorionak bikoteari, baita Aitor Sorazu irakasleari ere!
Lehen bost bikoteen sailkapena honakoa hau izan da:
- Ane Jaunarena eta Endika Osa
- Nora Aizpuru eta Iker Zabala
- Olatz Azkue eta Mikel Esnaola
- Malen Arrizabalaga eta Enaitz Segurola
- Jone Arriaran eta Izaro Arandia
Ikusi bideoa, hemen.