Musikalean 2021-Zezilia Deunaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko aza. 15a, 15:46

Azaroaren 19an, ostirala, Musika eta Dantza emanaldiarekin ospatuko dugu Zezilia Donearen eguna (musikarien zaindaria). Ekitaldi hau, arratsaldeko 6:30etan egingo da KONTZEJUPEAN.
Aldez aurretik eta MUSIKALEAN egitasmoaren baitan, Trikitilariak eta panderojoleak kalejira bat egingo dute herria girotzeko asmoarekin. Kalejira hau arratsaldeko 6etan hasiko da. Aurtengoa, Musikalean-en 14. edizioa izango da, bere garaian EHME Elkartetik sortutako egitasmoa da non helburu nagusiena musika kalera ateratzea den eta gonbidapena luzatzea herritarrei Musikarien egunaz elkarrekin gozatzeko. Aurtengoan, kamiseta txuriak jantzita izango dituzte kalejiran parte hartuko duten ikasleak.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide