San Jose egoitzan Adinduen astea egingo da azaroaren 8ko astean zehar. Hainbat ekintza antolatuko dira egun horietarako, eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek parte hartuko dute bertan, azaroaren 9an. COVID-19ak eragindako pandemiaren egoera dela eta, joan zen urtean bezala, emanaldiak ez dira aurrez aurrekoak izango; bideo baten bitartez, egoiliarrek aukera izango dute gaztetxoen ekitaldi honekin gozatzeko. Guztion partez, disfrutatu eta aste on bat pasatu!