Emaitza bikainak, udako dantza txapelketetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko abu. 31a, 08:18

Uda bukaerara iristen ari garen honetan, Bikoteen Dantza Suelto txapelketek aurrera jarraitzen dute. Hain zuzen azken bi asteburuetan Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bikoteek emaitza bikainak lortu dituzte.

Abuztuaren 22an, Ergobian (Gipuzkoa) eta hilaren 29an Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu ziren Gazteen Mailako txapelketetan txapeldun izan genituen Nora Aizpurua eta Iker Zabala.

Abuztuaren 27an, Lekeition (Bizkaia) jokatu zen Helduen Mailako Txapelketan Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak hirugarren postua lortu zuten.

Zorionak denei eta zorte on aurretik dituzuen txapelketetan!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide