Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak irailaren 6an emango dio hasiera 2021-2022 ikasturteari. Haurrentzako nahiz helduentzako eskaintzarekin ekingo dio beste urte batez ikasturte berriari.
Haurrentzako, Musika Hezkuntza Goiztiarra, musika tailerrak (3-6 urte) eta dantza tailerrak (4-6 urte) eskainiko ditu eskolak. Guztiek ikasi ahalko dute musika hizkuntza, harmonia, abesbatza edota euskal dantza.
Musika tresnei dagokionez, honako hauek ikasteko aukera egongo da Bizkargi eskolan: pianoa, akordeoia, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, perkusioa, gitarra, gitarra elektrikoa, baxua, bateria, trikitixa, panderoa eta txistua.
Helduentzako, berriz, euskal dantzak eta musika tailerrak eskainiko ditu Bizkargik. Irailaren 6ra arte irekita egongo da matrikula egiteko epea, baina plazak libre dauden ikasgaietan bakarrik.