Trikitixa eta pandero ikasleek entzunaldia eskainiko dute ekainaren 18an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Duela bi urteko entzunaldia.

Bizkargi Musika eta Dantza eskolako trikitixa eta pandero ikasleek entzunaldia eskainiko dute ekainaren 18an, 18:30etan, Elkarguneko 'Herriko plaza' aretoan. Adin ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute saioan, eta hamalau abesti eskainiko dituzte.

Bestalde, nahiz eta COVID-19ak eragindako egoerak ez duen aukerarik ematen aretoaren ohiko edukiera erabiltzeko, gurasoek beren seme-alabak entzuteko lekua izango dute, beti ere indarrean dagoen araudia betetzeko behar diren neurriak kontuan hartuta.

Ikusi hemen egitaraua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide