Bizkargi eskolako perkusio ikasleek ikasturte amaierako entzunaldia eskainiko dute ekainaren 17an

Ikasturtean zehar ikasitako doinuak eskainiko dituzte beren gurasoen aurrean.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako perkusio ikasleek ikasturte amaierako perkusio entzunaldia eskainiko dute ekainaren 17an, 18:30ean, Elkarguneko 'Herriko plaza' aretoan. Saioan adin ezberdinetako ikasleek parte hartuko dute, hau da, txikienek, gaztetxoek eta baita helduek ere. Guztira hamasei abesti eskainiko dituzte ikasleek.

Bestalde, eta nahiz eta COVID-19aren egoerak ez duen aukerarik ematen aretoaren ohiko edukiera erabiltzeko, gurasoek beren seme-alabak entzuteko lekua izango dute, betiere indarrean dagoen araudia betetzeko behar diren neurriak kontuan hartuta.

Ikusi eguneko egitaraua

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide