Ekainaren 14an, 18:00etan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako flautako ikasleek bakarka zein taldeka entzunaldi bat egingo dute. Ikasturte honetan, COVID-19a dela eta, hainbat jarduera beste ikasturte batzuetan ez bezala garatzen ari gara. Barne Entzunaldiak izenpean ikasleak beraiek izango dira protagonistak, batzuetan flautajole gisa eta beste batzuetan publiko gisa. Musika Eskolan bertan gauzatuko da entzunaldia, entsegu gelan. Honako lotura honetan ikus daiteke egitaraua.