2020. urtean, bataren 200. jaiotza urteurrenean eta bestearen 10.heriotzarenean, Leteren musikari eta lagun-mina izan zen Joxan Goikoetxea aldeaniztunak bere Euskamerataz biak elkartzea proposatzen digu, oso ohikoa ez den gerturatzea. Biak inspiratu, eragin, eta oso atsegin zuten musika eta poesia zehar-ibilbidean: W.Wordsworth, G.B.Pergolesi, G.Sagreras, J.Brel, J.S.Bach, C.Duprez, G.Meyerbeer, F.Schubert, Lizardi edota Xenpelar.
Musika horiek ere bide direla, haien bien oroiminaz eta herriminaz mintzatuko zaizkigu. Hala nola, haurridetasunaz, herraz, aberriaz, maitasunaz, nahiaz eta oro har bihotzak bere barnean daramatzan minaz.