BARNE ENTZUNALDIAK: Pianoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Maiatzaren 21ean, 25ean eta 28an Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak hirugarren hiruhileko entzunaldien barne, hiru piano saio eskainiko dizkigute. Aurtengoan, Covid 19a dela eta hainbat jarduera beste ikasturte batzuetan ez bezala garatzen ari gara, “Barne Entzunaldiak” izenpean ikasleak beraiek izango dira protagonistak, batzuetan pianojole gisa eta beste batzuetan publiko gisa. Musika Eskola bertan gauzatuko dira, 3. Gelan.
Hona hemen egitarauak:

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide