Maiatzaren 1ean “XXVIII. Dantza suelto lehiaketa” ospatu zen Gasteizen, Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Hauxe izan zen sailkapena:
1º LAURA BASTIDA GARATE / EKAIN UZKUDUN DORRONSORO (AZPEITIA)
2º MAREN GALVEZ GARMENDIA (LEZO) / GORKA GRANADO TERRONES (SOPELA)
3º KATERIN ARTOLA TELLERIA (OIARTZUN) / IKER BELINTXON LIZARAZU (LEZO)
Arabako bikote onena:
SARA CHAVES LARRIMBE / GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (GASTEIZ)
Bikoteko jantzirik onena
SARA CHAVES LARRIMBE / GORKA ETXEANDIA RODRÍGUEZ (GASTEIZ)
Bestalde, Juanjo Lauzurika, Luis Santiago Garamendi, Estibaliz Asurmendi, Maribel Ortiz de Zarate eta Gorka Oraá dantzariek osatu zuten epaimahaia.
Zorionak guztiei eta bereziki 1. saria atera duen bikoteari: Laura Bastida eta Ekain Uzkudun. Baita, txapelketa honetan parte hartu zuen Bizkargiko beste dantzari bikoteari ere: Itziar Bastida eta Anaitz Lizartzari eta Aitor Sorazu beraien irakasleari.