Udaberriko Musikaldiaren hasiera, maiatzaren 2an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Aurtengoa 29. edizioa izango da. Guztira, bost kontzertu eskainiko dituzte, maiatzeko igande bakoitzean bana, eta aukera zabala izango da entzuleen gozamenerako. Maiatzaren 2an izango da lehen kontzertua, Hatsaz eta hotsez deiturikoa. Lehen hitzordu horretan, Thomas Ospital, Oreka TX eta Thierry Biscary izango dira parrokian kontzertua eskainiko dutenak. Kontzertu honetan, organoa, txalaparta, perkusioa eta ahotsa uztartuko dituzte musikariek.

Hona hemen EGITARAUA

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide