Perkusio entzunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Martxoaren 26an, ostirala, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan aukera izan genuen perkusiozko tresnak ikasten dituzten ikasleen artean antolatutako entzunaldian egoteko.

Martxoaren 26an, ostirala, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan aukera izan genuen perkusiozko tresnak ikasten dituzten ikasleen artean antolatutako entzunaldian egoteko. Bertan parte hartu zuten adin ezberdinetako ikasleek, txikiek, gaztetxoek eta baita helduek ere. Bestalde, COVID-19a dela eta, nahiz eta egoerak ez zuen aukerarik eman aretoaren edukiera osoa erabiltzeko, gurasoek ere beren lekua izan zuten, betiere behar ziren neurriak kontuan izanda. Horrez gain, emanaldia amaitzeko, beraiek ere parte hartu zuten, azken abestian gorputz perkusioarekin lagunduz Gorka Errezil irakaslearen gidaritzapean. Ikusi bideoa, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide