Pianoa eta Biolontxelo Kontzertua, Batura Zikloan barne

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2021ko ots. 23a, 18:35

Ziklo honen helburua euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzea eta elkarrekin eskaintzea da, euskal musika konposizio unibertsal handien mailan kokatzea, hain zuzen ere. Hori aurrera eramateko, BATURA Zikloan nazioartean ezagunak diren artistek parte hartuko dute; bi errepertorioak elkarturik interpretatuko dituzte, publikoari modu hurbil, atsegin eta didaktikoan eskainita. Horietako bi kontzertuk, zehazki, Quebecen eta Euskadiren arteko musika trukea izango dute ardatz bi gobernuek duten alde biko harremana dela eta.
R?zvan Suma honako lehiaketetan parte hartu etagoraipatu izan dute: Markneukirchen eta  G. B. Viotti. Jo izan du honako orkestra hauekin: Bern Symphony Orchestra, Enescu Philharmonic Orchestra eta ERT Grece. Baita Maxim Vengerov, Alexander Sitkovetski, Richard Galliano, Borromeo Quartet, Justus Frantz, Cristian Mandeal edo Marin Cazacu bezalako artista handiekin ere. MDR Music Festival, Murten Classics edo Klaipeda Cello Festival ekitaldietara gonbidatu izan  dute. Bikote  egonkorra  osatu  du Josu  Okiñena piano-jotzailearekin batera. Hala, munduko areto garrantzitsuenetako batzuetan jo du, besteak beste, Buenos Aireseko Colón Antzokian, Donostiako Kursaalean, Madrilgo Auditorio Nazionalean, eta Bucaresteko Ateneo Rumanon.

Josu Okiñena Euskal Herriko Unibertsitateak saritutako pianista eta ikertzailea  dugu,  Aita Donostiaren obrari buruz egindako lanengatik. Ez dio ere ateak ixten musika proiektu berriak etengabe bilatzeari, Warner eta Sony Music diskoetxe nagusiek babestuta.
“Xuxurlak” bere albumarekin, zehazki, Okiñen- ak euskal musika ondareari buruzko ikerketa proiektu bat burutu du: 25 abesti, hain zuzen, azken urteotan berreskuratutako jatorrizko eskuizkribuen bidez grabatuta  eta  mundu osoko nazioarteko bira batekin sustatuta.
Hona hemen egitaraua:

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide