Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat da musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6 eta 7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko zaizkie familia ezberdinetako musika tresnak. Interesa duen edozein adineko pertsonentzako saioak izango dira. Ekintza hau inklusiboki planteatu dira, herriko aniztasun funtzionala duten umeak ongi etorriak izango baitira instrumentu ezberdinak ezagutzera eta probatzera. Horientzat ere aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo urrats bat izan daiteke.
Honako hauek dira egingo diren aurkezpenak:
Perkusiozko instrumentuak, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, tronpa, tronpeta, tronboia, tuba, biolina, pianoa, akordeoia, gitarra, gitarra baxua, gitarra elektrikoa, bBateria, trikitixa, panderoa eta txistua.
Helburua da ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutaratzea eta probatzea. Antolaketari dagokionez, saio gehienak musika tailerretako klase ordutegietan erakutsiko dira.