Gabonak badatoz izenburu hartuta, Azkoitiko Udalak herritarrak zoriontzeko zorion-bideoa egin du Bizkargi musika eta dantza eskolarekin elkarlanean. Bideoa astelehenean, abenduaren 21ean, zabalduko du udalak sare sozialetan. Bideoaren grabaketa azaroaren 28an egin zen herriko txoko ezberdinetan eta azken egun hauetan egin dira edizio lanak. Bideorako “Gabonak badatoz” abestia egin dute Musika Eskolakoek. Toy Story filmeko soinu banda erabili dute bideorako eta Aintzane Agirrebeña Bizkargiko pandero irakasleak egin du letra. Ahotsa, berriz, Paula Diazek jarri du.