COVID-19agatik hartutako azken neurriak direla eta, honako hau jakinarazi nahi dugu: musika eskola guztiak araubide bereziko irakaskuntzakoak direnez, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan koronabirusaren (SARS-CoV-2) aurka jarduteko Hezkuntza Sailak eginiko protokolo orokorraren arabera, 2020-2021 ikasturtean VII. eranskinarekin babestuta geratzen dira, eta jarduerarekin jarraitu ahal izango dute orain arte bezala ezarritako segurtasun-protokoloak betez. Jarduera 21:00etan eten beharko da derrigorrez.