Ostiralean itxiko da Bizkargi musika eta dantza eskolako matrikulazio epea

Gaurtik ostiralera bitartean zabalik egongo da Bizkargi eskolako idazkaritza. Ikasturte berria datorren astelehenean, irailak 7, hasiko da.

Ostiralean amaituko da Bizkargi musika eta dantza eskolan matrikula egiteko epea. Libre dauden ikasgaietan eman daiteke izena soilik, eta horretarako, gaurtik ostiralera bitartean eskolako idazkaritzan egongo da aukera. 09:30etik 11:00era eta 17:30etik 19:30era egongo da zabalik idazkaritza. 

Haurrentzako, musika hezkuntza goiztiarra eta musika tailerrak eskainiko ditu eskolak. Ikasle guztientzat, bestalde, musika hezkuntza, harmonia, abesbatza, banda gaztea eta euskal dantzak eskainiko ditu eskolak. Helduentzako, azkenik, euskal dantzak eta musika tailerrak eskainiko ditu Bizkargik. 

Musika tresnei dagokionez, pianoa, akordeoa, biolina, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa, perkusioa, gitarra, bateria, trikitixa, panderoa eta txistua ikasteko aukera egongo da Bizkargi eskolan.

Hona hemen 2020-2021 ikasturteko egutegia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide