Ikasturte honen hasieran jakinarazi genuen Musika Hizkuntzako lehen mailako ikasleekin metodologia berri batekin lanean hasiko ginela. Metodologia hori plataforma digital baten bidez dago diseinatuta, bere izena AulaVirtual da. Egoera berezi honetan, egileek aukera eman digute ikasleei eta irakasleei sarbidea doan eskuratzeko. Behean dago plataforman sartzeko informazioa. Bertan, azaltzen dira 5 esparru ezberdinak:
Ikasgaiak: musikaren laguntzarekin entonazioa lantzeko.
Diktaketak: entzumena lantzeko.
Erritmika: erritmo ariketak lantzeko —hiko moduan baina betiere musikaren laguntzarekin— abiadura ezberdinetan. Diktaketa erritmikoak ere bertan daude.
Teoria: gai teorikoak daude eta esteka bat azalpen bideoekin.
Jokoak: joko didaktikoa dago, betiere tokatzen den gaiarekin lotura zuzena du.
Material gehigarria ere badago baliabideak jartzen duen tokian. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz egin zuten eta pixkanaka hizkuntza ezberdinetara itzulpenak egiten ari dira. Gure eskolan euskarazko bertsioarekin ari gara lanean ordaindutako bertsioarekin eta horrela jarraituko dugu. Doako bertsioa gaztelaniaz dago, hala ere sarbidea ematen digute liburu bakoitzeko azken zazpi unitateetara; bestelako gauza gehiengoak praktikoa ere eskuragarri dago.