Bizkargi musika eta dantza eskolak Musika Hezkuntza Goiztiarrean izena emateko epea ireki du. Datorren otsailean ehasi nahi ditu saioak eskolak. Astean ordubeteko saio bat egingo dute, eta haurrek guraso baten laguntzarekin parte hartzea nahitaezkoa izanfgo da.
Izena emateko epea datorren astelehenean irekiko da, eta otsailaren 5era arte luzatuko da. Bizkargi musika eta dantza eskolan bertan eman beharko da izena, goizez, 10:00etatik 11:30era, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiago jaso nahi duenak 943 85 10 70 telefono zenbakian edota bizkargi@bizkargimusikaeskola.com helbide elektronikoan eskura dezake.