Pirritx, Porrotx eta Marimototsek hilaren 23an Azkoitian eskainiko duten Bizi Dantza ikuskizunean Bizkargi musika eskolako 40 ikasleek parte hartuko dute bi taldetan banatuta. Guztira, bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek, eta Bizkargikoek zazpi abesti dantzatuko dituzte saio bakoitzean.
Hilaren 23an, 16:00etan eta 18:30ean eskainiko dute ikuskizuna Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, eta hara joateko sarrerak gaur, osteguna, jarriko dituzte salgai. 17:30etik 19:30era bitartean jarriko dituzte txartelak salgai Baztartxo antzokian, sei eurotan. Pertsona bakoitzak, gehienez, sei sarrerak eskuratu ahal izango ditu.