Itziar Bastidak eta Anaitz Lizartzak Guillermo Areizaga saria eskuratu dute Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2019ko urr. 21a, 13:18

Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, Seguran. (Goierriko Hitza)

43. Euskal Herriko Dantza Txapelketa jokatu zuten zapatuan Seguran (Gipuzkoa), eta Bizkargi dantza eskolako Itziar Bastidarentzat eta Anaitz Lizartzarentzat izan da lehen aldiz parte hartu dutenen artean bikote onenari ematen zaion saria.

Bizkargi dantza eskolako Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza dantzariek Guillermo Areizaga saria eskuratu zuten zapatuan Seguran (Gipuzkoa) jokatu zen 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketan. Txapelketan lehen aldiz parte hartu dutenen artean bikote onenari banatzen dioten saria da Bastidak eta Lizartzak lortutakoa.

Bergarako (Gipuzkoa) Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute aurtengo txapelketa, eta orotara, hamalau bikotek parte hartu zuten Euskal Herriko Dantza Txapelketan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide