IX. Tronboneitor Rock Deban

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi Musika Eskola 2018ko api. 27a, 16:31

Debako Musika Eskolak antolatuta IX. Tronboi topaketa, “Tronboneitor Rock” ospatuko da, maiatzaren 12an, larunbata, 12:30etan Foruen Plazan. Bertan bilduko dira musika eskola ezberdinetako ehun bat tronboi-jole. Bizkargi Musika Eskolako ikasleek ere bertan parte hartuko dute: Ane Epelde, Eider Azpiazu, Kaiet Oteiza eta Jon Odriozola. Egitaraua hauxe izango da: 12:15etan Kalejira eta 12:30etan kontzertua.

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide