Zezilia Deunaren omenez, musika eta dantza Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Azaroaren 17an, ostirala, musikarien zaindari den Zezilia Deunaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 18:30ean, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Bertan parte hartuko dute, musika tailerretako ikasleek, dantza eta instrumentu talde ezberdinek, gaztetxoek eta baita helduek ere. Bestalde, egun berean trikitilariak eta pandero jotzaileak kalera irtengo dira.

Osorik irakurri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide