VIII.TRONBONEITOR PASAIAN

Erabiltzailearen aurpegia Bizkargi musika eskola

Maiatzaren 27an, larunbatean, Pasaiako Udal Musika Eskolak antolatuta VIII. TRONBONEITOR ospatuko da.  15 musika eskolek parte hartuko dute. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ere bertan izango dira. Egitaraua: 12:00etan talde guztiak kalez kale ibiliko dira kaleak girotzen eta ondoren 12:30etan Kontzertua hasiko da “Serafin Esnaola” plazan. Guztiak gonbidatuta zaudete!

Osorik irakurri

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide