Aurten ere, udaberriarekin batera bigarren eskuko azoka antolatu du Bizilore Eskola Aktiboak, eta larunbatean egun osoan zehar, etenik gabe denetariko produktuak eskainiko ditu Kontzejupean. Azoka 10:00etan zabalduko dute eta 19:30ean itxi.
Aurreko edizioetan bezala, helduentzako zein umeentzako arropak, jolasak (ipuinak, patineteak, bizikletak...), altzariak, etxetresnak eta bestelako objektu ugari jarriko dira salgai oso prezio erakargarrietan.
Bizilorek bi helburu bete nahi ditu ekimen honekin, batetik, herritarrei behar dituzten objektuak erosteko alternatiba jasangarriago bat eskaintzea, eta bestetik, eskola bere osotasunean autogestionatua denez, proiektua sostengatzeko diru sarrera batzuk eskuratzea, bildutako dirua eskola finantzatzera bideratzen baitute.