Bizilore ere Palestinaren askatasunaren alde

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore eskola aktiboa

Bizilore eskola aktiboko komunitateak hezkuntzako lanuztearekin bat egin zuen atzo, eta Balda plazan elkartu ziren Palestinako dantzak dantzatzeko zein hango banderaren giza irudia osatzeko. 

Genozidioa gelditu! Gu ere Palestinaren alde lelopean, Biziloreko komunitate osoak hezkuntzako lanuztearekin bat egin zuen atzo. Goizean goiz, haur, gazte, familia eta bidelagunak elkartu Azkoitiko Balda plazan ginen, Palestinari elkartasuna adierazteko. Palestinako dantzak dantzatu genituen, banderaren giza irudia osatu genuen eta Wafa kantua abestuz, ahotsa altxatu genuen. Ondoren, Donostiako manifestaziora ere joan ginen. Bizilore ere Palestinaren askatasunaren alde dago!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide