Arimen Gaua Biziloren

Erabiltzailearen aurpegia Bizilore eskola aktiboa

Ostegun iluntzean, dozenaka umek eta helduk Gau Beltza ospatu genuen Bizilore Eskolan elkarrekin. Kalabaza eta kandela artean, susto ederrak eman genizkion elkarri...

Beltza zen gaua eta denok kandelak piztu genituen, gaztainak erre danbolinetan eta kalabazak hustu. Aurpegia margotuta eta soinean izarak jantzita berpiztu genituen mamu zaharrak eta dantzan egin genuen haiekin. Ostean, ipuinak ere kontatu genituen... Eta, azkenean, elkarren arrimuan, jan-edanean amaitu genuen Arimen Gaueko jaia.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide