Azkoitiko EH Bilduk jakinarazi nahi du Nagore Orbea Sanchezek udaleko zinegotzi kargua utzi duela.
Gure aldetik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Nagoreri urte hauetan guztietan egindako lanagatik, erakutsitako konpromisoagatik eta herriaren alde egindako ahaleginagatik. Bere lana eta dedikazioa ezinbestekoak izan dira gure eguneroko jardunean, eta egindako ekarpena balioan jarri nahi dugu. Beraz, gure esker ona eta aitortza helarazi nahi dizkiogu.
Era berean, ongietorria eman nahi diogu Itsaso Mendizabal Salegiri, hemendik aurrera gure udal taldeko zinegotzia izango denari.
Itsasok, ilusioz eta lanerako gogoz hartuko du ardura berria, bere lankideekin batera herriaren alde lan egiteko konpromiso sendoarekin. Bide berri honetan, talde osoaren babesa eta laguntza izango ditu, eta ziur gaude bere ekarpena oso baliagarria izango dela taldearentzat eta herriarentzat.
Eskerrik asko, Nagore, urte hauetan egindako lanagatik eta gurekin partekatutako bideagatik, eta ongi etorri, Itsaso.
