2- Azkoitiko egonaldi turistikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren hasierako onespena.
Turismoaren neurrigabeko esplotazioak, herrietako idiosinkrasian eragitea dakar eta hori oso tentuz zaindu beharreko gaia da. Gure; hiri, herri, auzoen egunerokoan aldaketa sakonak dakartza gentrifikazioak. Herritarrak beraien eremuetatik urruntzea turisten mesedetan. Turismo sostengarria eta etikoa bideratu behar dugu, herrietako ehun ekonomiko, sozial eta ingurumena errespetatuko duena.
Azkoitia ez da egun bizi dugun neurri gabeko sukar turistikoaren xede puntua, baina garrantzitsua deritzogu Turismoa ekartzeko politikak egiteko orduanturismo jasangarria eta errespetuzkoa sustatzea. Horregatik turismo zerga arautzea beharrezkoa ikusten deu.
5- Azkoitiko Udalak eta Azkoitia Lantzen, S.A.k, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, Azkoitiko udalerrian babes publikoko etxebizitzak sustatzeko sinatutako hitzarmenaren eranskina onartzea.
Azkoitiko hirigintzanarau lagungarriak onartu zirenetik 22 urte pasatu dira. 22 urte, non bi krisi ekonomiko eta pandemia bat bizitzea tokatu zaizkigun, eta gure herriak ekonomikoki eta sozialki eraldaketa handia izan duen. 2006ko arauetan 14.786 biztanletara iristeko aurreikuspena egin zen, 1.859 etxebizitza gehiago eraikitzeko asmoarekin, betiere libre izaerako %60 eta babestutako %40 izateko helburuarekin.
Aurreikuspenak aurreikuspen, errealitateak dena bere lekuan jartzen du, eta 744 etxebizitza eraiki diren bitartean, 11.936 biztanlera heldu gara. Datu horiekin ondorio batera iritsi gara; nahita edo nahi gabe, 2006an egindako aurreikuspen guztiak handiegi egin ziren helburu garbi batekin: etxebizitza eraikitzea, interes konkretu batzuen mesedetara.
Ez dugu ahaztu behar, Azkoitia tentsio handiko eremu gisa onartua dagoela, eta horregatik, urgentziazko neurriak behar dira:
- Babes ofizialeko etxebizitza gehiago.
- Kaleko etxe hutsen eraberritze politika serio eta aktiboagoa.
- Etxebizitza luxuzko ondasun bat baino, herritarron eskubidea delako.
Babes ofizialeko etxebizitzak Txalonerrekan egiteko kontratua sinatzea ondo ikusten dugu, baina 2006an halako etxebizitzak eraikitzeko egindako aurreikuspenen hasierako zenbakietatik oso urruti gaude. Konpromisoa izan dadila, Azkoitian bizi dugun etxebizitza arazoari jarraipena egitea eta konponbideak ematen jarraitzea, eta ez soilik, Txalonerrekan etxeak eraikitzeko.
Gure bozka baiezkoa da, konpromisoaren areagotzea benetakoa izan dadin. Jarraipena egingo dugu.