Herri batzarra egingo du EH Bilduk datorren asteartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko EH Bildu 2025ko urr. 30a, 15:27

Azkoitiko EH Bilduren bilgunea.

EH Bilduren bilgunean izango da hitzordua, 19:00etan hasita. Nekane Zinkunegi Gipuzkoako arduradunak ikasturte politikoaren kokapena egingo du, baita bi urteko balantzea ere.

Azkoitiko EH Bilduk ikasturte hasierako batzarra egingo du datorren asteartean, hilaren 4an, bilgunean, 19:00etan. Nekane Zinkunegi EH Bilduko Gipuzkoako arduraduna han izango da, ikasturte politikoaren kokapena egiteko. Halaber, bi urtetako balantzea eta errepasoa ere egingo du.

Azkoitiko EH Bilduk dei egiten die herritarrei astearteko batzarrean parte hartzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide